Ipar Euskal Herriko ikastoletako gurasoek, ikasleek eta irakasleek Frantziako Akademiaren Ikuskaritzak Baionan duen egoitza okupatu dute. Seaskak azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatu du ekintzagaz, eta aurreratu du Frantziako Hezkuntza ministroa eurekin batu arte ez direla egoitzatik irtengo. Seaskako kideei elkartasuna adierazteko asmoz, Ibaizabal ikastolako kideek elkarretaratzea egin dute Durangon. Euskal Herri osoan azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute.
Poliziaren oldarraldia Baionan
Eguazten arratsaldean, okupazioaren hasieran, Frantziako polizia Seaskako gurasoen, irakasleen eta ikasleen kontra oldartu zen. Ikastoletako kide batzuk egoitzara sartzea lortu zuten, leihotik. Seskako zuzendari Hur Gorostiagak Berriari aditzera eman dionez, "Frantziako Hezkuntza ministroak hitzordu bat eman arte" ez dira handik mugituko. Seaskak urteak daramatza Baxoa eta Brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen.