"Herritar guztiak gonbidatuta daude zapatuko ekitaldian parte hartzera", azaldu du Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendariak. Durangaldeko euskarazko hedabideak 20 urte egin ditu aurten. Urteurren horren testuinguruan, Anbotokide kanpainak komunitatea indartzea eta saretzea dakar. Zero kilometroa lantzen dugun hedabide, komertzio, ekoizle, elkarte eta eragileen arteko saretzea bultzatzea eta sinergiak lantzea izango da kanpainaren helburua.