Euskalgintzako eragileek manifestaziora deitu dute euskararen normalizazioan eta erabileran aurrera egiteko. Mobilizazioa Euskara Aurrera lemapean egingo dute, Donostian, eta horrekin atzean utzi gura dute izurriak markaturiko bolada honetan euskararen normalizazioak izandako "atzera pausoa". Mobilizazioa maiatzaren 21ean izango da, arratsaldeko 17:30etan. Antiguako tuneletik abiatuko da.
Autobusa Durangotik
Manifestazio horren helburuekin bat eginda, Durangoko Euskal Herrian Euskaraz elkarteak eta Berbaro elkarteek Donostiara joateko autobusa antolatu dute. Autobusak arratsaldeko 16:00etan irtengo du Madalenatik. Prezioa 10 eurokoa da. Autobuserako izena eman gura duenak horretarako aukera zabalik du lotura honetan.