Hitanoa praktikatzeko ikastaroa gaur Durangoko Berbagunean

Saioa arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara egingo dute. Datorren asterako beste jardunaldi bat antolatu dute.

Durangaldeko Berbalagunek Hiketalagun ikastaroa antolatu du gaurko eta maiatzaren 17rako. Hitanoa ikasi edo praktikatzea gura duten herritarrek zabalik dute horretarako atea. Arratsalde honetan Durangoko Berbagunean (Saibi kalea, 10) batuko dira, 18:30etatik 21:00etara. Bertaratu gura duenak 639400786 telefonoan eman beharko du izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!