Durangon Euskaraldiaren batzordea martxan ipini berri dute. Durangarrei hirugarren edizioaren aurkezpena egitea izango da lehenengo pausoa. Aurkezpen batzarra maiatzaren 5ean izango da, eguena, 19:00etan, Udal Euskaltegiko Berbagunean (Saibi kalea 10). Batzar horretan, alde batetik, Euskaraldiko edizio honen nobedadeak azalduko dituzte, eta, bestetik, Durangon herri batzordeak egin beharreko lanak zeintzuk diren azalduko dute. Interesa duenak bertan zelan parte hartu dezakeen ere esango dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, durangar guztiak daude bertara gonbidatuta: "Dei berezia egiten diegu herriko elkarte eta taldeetakoei, horien parte hartzea eta hartu-emana garrantzitsua izango delako Euskaraldiko edizio berria arrakastatsua izan dadin".