Enplegua sustatzera bideratutako laguntzek iaz baino eskari handiagoa izan dute. 2021ean 12 izan ziren kontratazioetarako diru laguntzak eskatu zituzten Durangoko enpresak eta komertzioak. Aurten, baina, kopuru hori ia laukoiztu egin da. 46 enpresak eskatu dute kontrataziotarako diru laguntza. Diru kopuruan ere islatu da igoera, duela urte bitik hona ia bikoiztu egin baitute kontratazio laguntzetarako diru poltsa. 186.000 eurotatik 390.000 eurotara igo dute.
Zenbakiak eta datuak
Udalak emandako datuen arabera, onartutako 46 eskaeretatik 31 emakumeei (%67) dagozkie, eta 15 gizonei. 33 laguntza kolektibo zehatzak kontratatzeko izan dira (gazteak, batez ere). Egindako kontratuetatik 23 lanaldi osokoak dira (%50) eta gainerakoak lanaldi partzialekoak. Bestalde, 27 kontratuk (%59) 6 hilabeteko diru-laguntza izango dute, eta gainerako 18 kontratuek, berriz, 3 eta 6 hilabete arteko diru-laguntza. Aurkeztutako enpresa motari dagokionez, gehienbat merkataritza sektorekoak dira. Udal agintariak oso pozik daude laguntzek izandako harreragaz. Laguntzok Durangoko Udalak kudeatzen ditu, Lanbideren laguntzagaz.