Durangoko EAJk informazio saioa antolatu du trenaren lursailetako proiektuari buruz

Maialen Zuazubiskar 2022ko mar. 3a, 17:34

Informazio saioa martxoaren 5ean izango da, 10:00etan, Durangoko Batzokian.

'Entzunez Eraiki' dinamikaren baitan Durangoko EAJk informazio-kanpaina antolatu du trenaren lurretan gauzatuko den proiektuari buruz informatzeko. Alderdi jeltzaletik jakitera eman dutenez, informazioa eman eta durangarren iritziak eta proposamenak entzuteko izango da.

"Entzunez Eraiki Durangon ere abian jarri den entzute aktibo prozesua da. Euskadiren eta Durangoren etorkizuneko proiektua modu partekatuan eraikitzea helburu izanik", azaldu du Izaskun Urienek, Durangoko EAJko kideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!