Gorka Fraile preso durangarrak kondena osoa bete du

Anboto 2022ko urt. 31a, 14:32

Fraile 1998an espetxeratu zuten. 24 urteko kondena bete du.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Gorka Fraile Iturralde euskal preso durangarra kalean da, kondena osoa bete ondoren. 24 urteko kondena bete du. Fraile 1998ko apirilean espetxeratu zuten. Aranjuez, Caceres eta Badajozeko kartzeletan egon zen hogei urtean, lehenengo graduan. 2015ean mingaineko minbizia topatu zioten. 2018ko azaroan Badajozeko kartzelatik Kantabriako El Duesora lekualdatu zuten. 2020ko urtarrilean hirugarren gradua eman zioten. 2017tik hona Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako norabidetik baldintzapeko askatasuna lortu bitarteko ibilbide juridiko-penitentziario osoa egin duen lehen presoa da Fraile.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!