Gregorio Vicario preso durangarra Euskal Herriratuko dute

Anboto 2021ko abe. 30a, 16:40

Eusko Jaurlaritzak erabakiko du Burgostik EAEko zein kartzelatara mugituko duten. 

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Tartean, Gregorio Vicario Setien preso durangarra dago. Eusko Jaurlaritzak erabakiko du Burgostik EAEko zein kartzelatara mugituko duen. Etxeratek gaixotasun larriak dituzten gainerako 19 euskal presoei ezartzen zaizkien "neurri berak" eskatu ditu Vicariorentzat. Izan ere, azaroan Burgosko espetxetik Leongo ospitalera eraman zuten "bypass koronario" bat ipini eta ebakuntza egiteko.

Euskal Herriratuko dituzten beste euskal presoak Pedro Maria Cano Hernandez, Arkaitz Goikoetxea Basabe, Iñigo Gutierrez Carrillo, Maria Lizarraga Merino, Gorka Martinez Ahedo eta Joseba Segurola Beobide dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!