390.349 euro bideratuko dituzte durangarren kontratazioak sustatzeko

Anboto 2021ko abe. 17a, 13:58

Neurri horri eskerrak, kontratatzen diren langabeak hiru hilabetez edo gehiagoz  egon ahalko dira Gizarte Segurantzan alta emanda.

Durangoko Udalak kontrataziorako laguntzetarako epea zabaldu du. Ia 390.350 euro bideratuko ditu egitasmo horretara, iaz baino %209 euro gehiago. Horri eskerrak, Durangoko Udalak, Lanbideren laguntzarekin, diruz lagunduko ditu, gutxienez 3 hilabeteko iraupena duten lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko lan-kontratuak. Gutxienez, lanaldiaren %50ekoak.

Enpresek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntzak eskatzeko. Lantokia edo jarduera ekonomikoa Durangon izan beharko dute, eta zerga-betebeharrak zein Gizarte Segurantzako kotizazioak egunean izan beharko dituzte. Kontratatutako pertsonek, bestalde, honako baldintza hauek bete beharko dituzte. Kontratua formalizatu aurretik Durangon erroldatuta egotea Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Gehienezko laguntza 3.000 eurokoa izango da, gutxienez, 3 hilabeteko iraupena  duen lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurokoa lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, honek sei hilabete edo gehiago irauten badu. 35 urtetik beherakoen eta 55 urtetik gorakoen kasuan, zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da. Kontsultak egiteko 944657091 telefonora deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!