San Jose Jesuitak ikastetxean Orientazio Azoka egingo dute abenduaren 16an eta 17an

Anboto 2021ko abe. 13a, 11:27

Unibertsitateak ikastetxera hurbilduko dira eta askotariko gonbidatuen bizipenak entzuteko aukera egongo da.

Abenduaren 16an eta 17an, San Jose Jesuitak Ikastetxeak Orientazio Azokaren hamaikagarren edizioari ekingo dio. Ekimen honen bitartez ikasleak lagundu nahi dituzte goi mailako ikasketen hautaketan. Ikasleek unibertsitateen askotariko aukerak ezagutu ahal izango dituzte: Deustuko unibertsitatea, Mondragon unibertsitatea eta Nafarroako unibertsitatea, besteak beste. Unibertsitateen eskeintzen aurkezpenez gainera, ikastetxeko hainbat gurasoren testigantza profesionalak entzuteko aukera ere egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!