Berbarok neguko egonaldi bi egingo ditu Intxaurrondon

Anboto 2021ko abe. 10a, 13:37

Abenduaren 27tik urtarrilaren 5era egingo dituzte. Izena emateko aukera zabalik dago 2011 eta 2016 urte bitartean jaiotako umeentzat.

Durangoko Berbaro euskara elkarteak neguko egonaldiak antolatu ditu. Abenduaren 27tik 31ra bitartean izango da lehenengo egonaldia; urtarrilaren 3etik 5era bigarrena. Gaurtik aurrera, interesatuek aukera dute asteka zein egonaldi osoan izena emateko. Horretarako lotura honetara jo beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!