Elkarrekin Podemos-IUk galderak egin dizkio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Durangoko institutuko garraioaren inguruan

Anboto 2021ko aza. 23a, 13:40

Isabel Gonzalez legebiltzarkideak galdera sorta bat egin dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Talde parlamentarioak zenbait galdera egin dizkio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, Garaiko eta Berrizko zenbait familiarekin harremanetan izan eta gero. Elkarrekin-Podemos-IUk azaldu duenez, "familia horiek zailtasunak dituztela seme-alabak egunero Durangoko institutura eramateko batxilergoa egitera, Hezkuntza Sailak ez duelako garraiorik antolaturik, eta ez dago garraio publikoko eskaintzarik ordutegi horretara egokituta". Hori dela eta, Elkarrekin Podemos-IUko Isabel Gonzalez legebiltzarkideak honako eskari hauek egin galdera egin dio Hezkuntza Sailari. "Eskari hau Durangaldeko leku batetik baino gehiagotatik egin dezakete, ez baitzaie garraio publikorik iristen. Durangaldeko Podemos prest dago kezkak eta kasuistikak jasotzeko, baita beste familia batzuei "arazo honen inguruan sortu ahal zaizkien eskariak bideratzeko eta arazoaren konponbidean kolaboratzen saiatzeko ere", gaineratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!