"Durangoko EAJko ordezkariek terrorismoaren biktimei lore eskaintza batekin omenaldi xume bat egitera hurbildu dira gaur goizean Ezkurdiko monolitora. Horrela, Durangoko EAJk bat egin nahi izan du Eusko Jaurlaritzaren oroimen instituzionalarekin, bakearen alde lan egin zuten eta terrorismoaren amaiera bultzatu zuten pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko", azaldu dute jeltzaleek prentsa oharrean. "Behin eta berriz esango dugu hiltzea gaizki egon zela eta horrelako zerbait ez zela inoiz gertatu behar", azaldu du Mireia Elkoroiribe jeltzaleak.
Bestalde, EAJk deitoratu egin du udalak ekitaldi instituzionalik egin ez izana eta "2019az geroztik hildakoak gogoratzeko keinurik egin ez izana".