Koadro elektriko batek su hartu du Durangoko Alluitz kalean

Anboto 2021ko urr. 18a, 12:34

12:00ak pasata hartu du su. Suhiltzaileak bertaratu dira eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Durangoko Alluitz kaleko koadro elektriko batek su hartu du eguerdi honetan. Suhiltzaileak ingurura hurbildu dira, Ertzaintzagaz eta Udaltzaingoagaz batera. Ertzaintza trafiko lanak bideratzen ari da uneotan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, "tentsio altuko linearen presentzia" dago bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!