Datozen sei hilabeteetan Durangoko Udaltzaingoaren bulegoa Landako Gunearen inguruetan egongo da

Anboto 2021ko uzt. 30a, 18:00

Durangoko Udaltzaingoaren bulegoaren berregokitze lanak egiten ari diren bitartean, Udaltzaingoak Landako Gune alboan dauden bulego mugikorretan eskainiko dute zerbitzua. Arretarako ordutegia, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa mantendu egingo dituzte. 

"Gobernuan sartu bezain laster, Lan ikuskaritza Udaltzaingoaren bulegoen erreforma integrala egiteko eskatu zigun. Lan ikuskaritzaren eskakizun hori 2018tik dator. Gobernu talde honetan argi daukagu lan segurtasuna erakunde publiko guztiek bete beharreko gutxienekoa dela eta lan hauek aurrera doaz norabide horretan", azaldu dute Iker Urkiza eta Neskutz Rodriguez zinegotziek. 

521.102,34 eurotan lizitatu dituzte lanak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!