Patxi L. Lakunzak hartu du Mikel Uriguenaren lekua

Ekaitz Herrera 2021ko uzt. 22a, 11:20

Lakunza lehenik ere zinegotzi lanetan ibilitakoa da. Atzo zin egin zuen kargu berria.

Zinegotzi berri bat batu da Durangoko udalbatzara. Joan zen hileko osoko bilkuran, Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemos- Independenteak taldeko Mikel Uriguenak kargua utzi zuen, bederatzi hilabetean ordezkari lanetan egon eta gero. Aurrerantzean, Patxi L. Lakunzak beteko du haren lekua. Lakunzarentzat ez da kargu berria. Aurreko legegintzaldian ere zinegotzi lanetan aritu zen talde morearen barruan. Atzo, kargua zin egin berritan, "elite ekonomikoen mesedetan barik, herritarren zerbitzura" arituko zela adierazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!