Alderdi Popularrak Jesus Maria Pedrosa gogoratu du Durangon

Anboto 2021ko eka. 4a, 16:19

ETAK Pedrosa hil zuela 21 urte bete dira gaur.

Durangoko Udalean Alderdi Popularreko zinegotzia izan zen Jesus Maria Pedrosa. Gaur goizean lore eskaintza  egin dute ETAk hil zuela 21 urte bete diren egunean. Durangoko hilerrian batu dira Alderdi Popularreko Pablo Montesinos eta Carlos Iturgaiz. Mari Carmen Hernandez Pedrosaren alarguna ere bertan izan da.  "Jesus Mari beti izango dugu oroimenean. Durango maite zuen gizona izan zen", azaldu du Iturgaizek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!