Durangoko gobernu taldeak agintaldiko lehen bi urteetako balorazioa egiteko batzarrak egingo ditu auzoetan

Anboto 2021ko eka. 4a, 13:27

Garrastatxu alkateak eta Rios alkateordeak auzoetan antolatutako bost bileretan parte hartuko dute

Ekainaren 15ean bi urte izango dira Durangon EH Bildu eta Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemos - Independienteak gobernura heldu zirela. Prentsa oharrean azaldu dutenez, "azken bi urteotan egindako lana durangarrei azaltzeko eta auzokideen ekarpenak entzuteko auzoetan batzarrak egingo dituzte.

"Bi urte hauetan urrats garrantzitsuak eman ditugu gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen alde, eta bide horretan sakontzen jarraitu nahi dugu, eredu politiko egokiena dela uste baitugu", azaldu dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Bilera horietan Garrastatxuk eta Riosek parte hartuko dute, besteak beste, "durangarren aurrean komunikazio kanal bat ireki eta gardentasun ariketa bat egiteko asmoz".

Datak eta lekuak honako hauek dira:

  • Ekainak 8 – Aramotz auzoa – Zabalarra ikastetxea – 18:30
  • Ekainak 9 – Madalena auzoa – Elkartegia – 18:30
  • Ekainak 10 – Tabira auzoa – Hizkuntza Eskola – 18:30
  • Ekainak 14 – San Fausto auzoa – Frontoia – 18:30
  • Ekainak 15 – Bilera orokorra - San Agustin Kulturgunea – 18:30
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!