[BIDEOA] Kutxa Birari ongietorria egin diote Durangon

Anboto 2021ko mai. 5a, 20:00

Kutxa Birak euskara eta Euskal Herria ipini gura ditu erdigunean. Egunotan Euskal Herriko udalerriak eta diaspora zeharkatzen ari da, eskurik esku. Gaur Durangotik pasatu da.

Barrenean Amets Arzallus bertsolariaren testu bat darama eta herri bakoitzak bere adierazpena sartzen du kutxa barruan, hurrengo udalerrira joan aurretik. Gaur Larrabetzuko ordezkariek ekarri dute Kutxa Bira Durangora, eta durangarrek Urkabustaizko (Araba) herritarrei helarazi diete behin saioa amaituta. Egitasmoaren sustatzailea Iparra Hegoa elkartea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!