Durangoko Udala ETSko arduradunekin bilduko da datorren astean

Anboto 2021ko api. 9a, 12:15

Iñaki Arriola sailburuarekin bilduko dira datorren astelehenean, kontsultaren emaitzak aurkezteko eta "hurrengo urratsak" aztertzeko.

Martxoaren 14an Durangon trenbide zaharraren inguruko herri galdeketaren ondoren, Durangoko Udala Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuarekin bilduko da datorren astelehenean. Durangoko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez,  "kontsultaren emaitzak aurkezteko eta hurrengo urratsak aztertzeko" bilduko dira.

Bilera hori "etapa berri baten hasierako puntua" izatea nahi dute Durangoko Udaleko arduradunek. "Bilerara joango gara Eusko Jaurlaritzak durangarron borondatea errespetatzeko konpromisoa har dezan", diote udal ordezkariek. "Emaitzak oso argiak direla uste dugu, beraz, Eusko Jaurlaritzak, interes orokorra zaindu behar duen erakunde publikoa den aldetik, jasotako herri-agindua errespetatuko duela uste dugu", gaineratu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!