Korrikaren lekukoa Kurutziaga Ikastolan dabil

Anboto 2021ko mar. 23a, 13:01

Euskal Herri osoa zeharkatzen duen Korrika aurten ezingo denez antolatu, Durangoko ikastolan ekimen berezia antolatu dute. 09:30ean hasi dira lekukoa eskurik esku pasatzen eta 16:00ak arte martxan izango da. 

Goizean ekin diote Korrikaren ibilbideari  txapigu batekin Kurutziagan. Zuzendaritza Taldeak eta administrazioko langileek lehenengo pausoak eman dituzte. Jarraian, jantokiko eta zerbitzuetako langileek hartu dute lekukoa. Horren ostean, HHko ikasleen txanda izan da. 16:00etan amaituko da ekitaldia Artezkaritzako eta Eskola Kontseiluko kideekin. Endika Zamalloa aktorea eta Kurutziagako ikasle ohia izango da ibilbideko azken pausoak emango dituena. Zamalloak lekukoan dagoen mezua irakurriko du. "Euskararen eta helduen euskalduntzean hainbeste laguntzen duten euskaltegien aldeko aldarria ikastola osatzen duten komunitate osoaren eskuetatik igaroko da", azaldu dute Kurutziagako arduradunek. Gaineratu dutenez, "egun ederra izaten ari da. Korrika egiten gabiltza", diote antolatzaileek. 

.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!