Durangoko galdeketa

[BIDEOA] "Gaur herriari hitza eman diogu"

Anboto 2021ko mar. 14a, 11:49

Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak botoa eman dute Landako Gunean. Bestalde, Erabaki plataformak parte hartzera deitu du. 

Apurka-apurka durangarrak Landako Gunera gerturatzen ari dira galdeketan parte hartzeko. Goizean Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Ríos alkateordeak adierazpenak egin dituzte. Bestalde, Erabaki plataformako kideak "pozik" daude galdeketa gauzatzen ari delako. Parte hartzera deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!