Gure ustez, gauzak alderantziz egin dira. Lehenengo, instituzio publiko bien (Eusko Jaurlaritza eta Udala) arteko negoziazioa egon beharko litzateke, batez ere denok jakiteko zeri buruz gabiltzan berba egiten proiektuaren biderigarritasun teknikoari, ekonomikoari, ingurumen arlokoari edo soziokulturalari buruz berba egiten dugunean.
Ziur dakiguna hau da: galdeketa ez-loteslea dela, dena negoziazio batetik pasatu behar dela, prozesua judizializatuta dagoela epai irmorik barik, eta badakigu, azken erabakia edozein dela ere, etxeak eraikiko direla bertan.
Bestalde, hainbat kontuk ziurgabetasuna eragiten digute: zer negoziazio gaitasun duen udalak, zer suposatzen duen ‘bideragarritasuna’ berbak, zenbat luzatu ahal den prozesu hau, zer ondorio ekonomiko izan ditzakeen udalarentzat….
Momentu honetan, Alderdi Sozialistaren ustez, kontsulta popularra dirua eta denbora galtzea baino ez da. Gainera, ez dugu ahaztu behar pandemia batean gaudela, eta botoa emateko txartelak egun horretan eta Landako Gunean bakarrik hartu ahalko direla. Gauzak ondo egin behar dira, bai formetan bai funtsean.