Herriaren Eskubideak botoa ematera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu durangar guztiok. Gure herriaren etorkizuna guztiz baldintzatuko duen proiektuaren inguruan duzuen iritzia jakitea ezinbestekoa iruditzen zaigulako. Zuen interesen alde lan egiteko gaudelako hemen.
Martxoaren 14koa etorriko diren galdeketetan lehenengoa izatea da gure helburua. Erabaki funtsezkoak guztion artean adosteak ez lukeelako salbuespena izan behar, ohikoa baino. Ez liratekeelako erabakiok soilik bulegoetan hartu beharko eta gehiagotan izan beharko genukeelako herritarrok proiektu estrategikoen gainean erabakitzeko aukera. Gobernantza mota askoz bidezkoagoa delako. Eman dezagun, beraz, bide berri honetako lehenengo urratsa.
Honegaitik guztiagaitik, Herriaren Eskubideak parte hartze handia espero eta gura du. Izan ere, horretarako egin genuen udalera jauzia: erakundeak herritarron mesedetara ipintzeko. Eta logika horren barruan, proiektua gelditzeko, BAI bozkatuko dugu guk.