Begietatik ulertuz

Erabiltzailearen aurpegia Zaindu Zaindu 2021ko mar. 4a, 12:20

Ulertuz irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta Bizkaian entzumen-urritasunen bat duten neska-mutilek eta haien familiek behar duten arretarekin lotuta dauden hutsuneak betetzea du helburu.

Entzumen-urritasuna oztopoa bilakatu daiteke zenbait neska 

mutil eta haien familientzat. Sarritan noraezean sentitzen dira 

familiak, ezjakitantasuna bilakatzen da bidelagun bakarra eta 

erronkari aurre egiteko aukerak bilatzea da helburua. Bilaketa 

honetan sortu zen Ulertuz elkartea, 1999an. Ulertuz elkarte 

oso txikia da beste elkarte batzuekin alderatuta. Oso gutxi dira 

eta familia bilakatu dira. Entzumen urritasuna duten haurrei 

eta heuren familiei laguntzen diete. Ulertuz elkarlana da, hau 

da, umeei laguntzea. 

300 begi 

150 haur inguru daude Ulertuz elkartean. Entzumen 

urritasuna badute ere, begiak dituzte bidelagun. “Entzuten ez 

dugunean begiekin ikusten dugu eta haurrek begiekin entzun 

egiten dute. Txiki txikiak direnean dena begitzen ematen dute 

denbora eta haiek mundua begietatik entzuten dute. Ez dakit 

ondo azaltzen, zeozer berezia baita. Hori izaten da haien 

mundua ulertzeko modua, dena begiratu: alde batera zein 

bestera, gora zein behera. 

Kontu handiz ibiltzen diren haurrak dira, oso independenteak
diren haurrak”, dio Berta Legarra Ulertuz elkarteko koordinatzaileak. 

“Entzuten ez dugunean begiekin 

ikusten dugu eta haurrek begiekin entzun egiten dute”. 

Ulertzeko bidea 

Haurrak jaiotzerakoan, kriba bat egiten diete entzumenean, 

jaiotzen direnean zenbat entzuten duten jakiteko. Sarritan 2-4 

hileko haurrak heltzen dira Ulertuz elkartera. “Familiek min 

asko eta konfusioa sentitzen dute ez dakitelako zer egin bere 

haurrak hain txikiak izanda gorrak direla esan diotelako. 

Guregana heltzerakoan, familiek sostengu bat bezalakoa 

garela esaten dute. Azkenean, edozein zalantza izanda edo 

gestioak egiteko gugana datozelako, eta gu hemendik zalantza 

horiek argitzen saiatzen garelako” elarazi du Berta Legarrak. 

Elkartea familiek bilatzen duten bidelaguna da. Izan ere, 

eskolan bertan hainbat oztopo aurkitu ditzakete, edo 

futboleko taldean, edota edozein eremu zein egoeratan. 

Familiak ez dakite zer egin eta azkenean lehenengoko pauso 

hori emateko haiengana joaten dira, eta elkartearen laguntza 

oso beharrezkoa dela esaten dute, erronka gainditzeko lehen 

pausu horiek emateko. 

Laguntza beharra 

 

Elkartea sostengua da familientzat, baina jendartearen sostengua
ere sentitu behar du elkarteak. Horretarako, bolondresen lana oso
garrantzitsua dela goraipaitzen dute Ulertuz elkartetik. Aisialdi
aldetik, bolondresekin lan egiten dute eta haientzat salbazioa direla
azpimarratzen dute; tailerrak bolondres gabe aurrera eramatea oso
zaila izango litzatekelako. Irteeretan edo udalekuetan esaterako bolondresak
joaten dira monitore bezala. “Laguntza beti eskertu egiten da, beraz
laguntzera datorrenari ateak zabaltzen dizkiogu”, diote elkartetik. 


Ikusgaitzak ikusarazi 

Jendarte honetan aurrera begira goaz, alboetara begiratu gabe, ingurukoak
entzun gabe… Eta egoera honetan sarritan pertsona asko uzten ditugu bidean.
Jendarteko hainbat pertsona ikusezinak bilakatzen dira. “Guk gehien bat uste
dugu garrantzitsuak garela haur hauek ikusgai egiten ditugulako. Azken batean,
anistazun desberdinak dituzten pertsonak ikusgai izatea nahi dugu. Zenbat gor
ikusten ditugu egunero kalean? Zenbat Sindrome de Down ikusten ditugu? Eta
autismoa dutenak? Hainbat gauza daude munduan ez ditugunak ikusten. Gure
lanaren parte bat hori da, ikusgaitzak ikusgai bihurtzea” adierazi du aisialdi
koordinatzaileak.
Izan ere, ikusezinak dira askorentzat, baina oztopoak errealak
dira. Adibidez, klasean zaratak eta eserita dauden lekuak asko baldintzatzen du.
Lehenengo lerroetan arbela oso ondo ikusten dute eta hezitzailea gertu dute.
Atzealdean, berriz, ez da hau betetzen. Bestalde, kontuan hartu behar dira eskola
ordutegia eta askotariko klase-aldaketak ohartarazteko seinaleak. Seinale horiek
entzutezkoak ez ezik, ikusizkoak izan beharko lukete. Haiek, adibidez, haien
zentroan argi gorriak diuzte geletan eta hauek txirrinarekin konektatuta izaten dute.
Espazio komunei dagokionez (komunak, jantokiak, etab.) eta ikasgelek soinu eta
argi larrialdi abisuak izan beharko lituzketela aldarrikatzen dute, eta bigarrenek
kokapen ezin hobean egon behar dutela ikasleek ondo ikus ditzaten. 

Ikasgela barneko argitasunari buruz, kontuan hartu beharreko gai
garrantzitsu bat, gorreria duten ikasleek argi eta garbi ikusi behar
dutela irakaslearen eta bere ikaskideen ahoa da (orain Covid-ak
ez du laguntzen), haien ezpainak irakurri ahal izateko eta, zeinu
hizkuntzaren erabiltzaileak egonez gero, interpretea ondo ikusi
ahal izateko. “Aldaketa dagoela gero eta nabariagoa da, eta
eskola batzuetan hezitzaileak mikrofono bat izaten du eta honetatik
zuzenean informazioa implante eta audifonoetara heltzen zaie, honek
haien heziketan asko laguntzen du, baina ez da beti hau gertatzen”
gaineratu du Legarrak. 
Klasetik kanpo ere beste hainbat oztopo aurkitu ditzakete, aisialdian
esaterako. “Filmen barne- zein kanpo-ekintzetan, aldez aurretik, saiatu
beharko ginateke horiek, gutxienez, azpitituluak izaten, gorreria duten
ikasleek informazio gehiago biltzeko. YouTube-ko azpititulu automatikoek
informazioa gaizki ematen dute eta informazio asko galdu egiten da bidean”,
diote Ulertuz elkartetik.

Covidarekin borrokan 

Pandemia kolpe handia izan da jendarte 

osoarentzat, baina batzuentzat kolpea bikoitza izan 

da. Gorren kasuan, hala izan da. Maskarak 

beharrezkoak dira birusa ekiditzeko, baina oztopo 

handia bilakatzen dira gorren egunerokotasunean. 

Eskola eta erresidentzia askok, konfinamendutik 

bueltan, deitu izan diete musuko gardenak non 

eskuratu eta erosi daitezkeen galdetzeko. Bat 

batean egoera berri batekin aurkitu izan dira eta 

haurrek ezin dutela ulertu antzeman dute. Beraz, 

gertukoek bai egiten dute hau aldatzeko eta 

laguntzeko, baina orokorrean ez da asko ikusten 

den interes bat. Baina oztopoa pandemiarekin 

larritu den arren, gorrek hainbat zailtasun izan 

dituzte lehenagotik ere, ezjakintasunaren ondorioz. 

“Askotan galdetu digute haur gorrek zergatik joan 

behar duten logopedarengana protesiak jarrita 

baldin badituzte. Errealitatea ez da hori, ez da 

protesiak jarri eta entzun, pozesua luzeagoa da. 

Protesiak lagundu egiten dute, baina ez da belarri 

bat eta tratamendu eta laguntza bat eman behar 

zaie hauek zelan erabiltzen ikas dezaten. Orduan, 

gizarteak gugatik zeozer egin du? Zeozer noski 

baietz, baina gertukoak izaten dira sarri, gizarteak 

ikusgaitzak bezala ditu haur hauek”, dio Legarrak.

“Protesiak lagundu egiten dute, baina ez dira 

belarri bat”.


Ulertzeko griña 

Jendarteak ezagutzen ahal ditu gorrak eta haien 

oztopoak? Elkartearen esanetan ez, baina gertukoek 

nonor alboan izanda ezagutzeko ahaleginak egiten 

dituztela goraipatzen dute. Ez ahal genuke guztiok 

egin beharko ahalegin hori? Azken batean, behar 

hauek dituen nonor gertu dugunean zerbait egiten da 

hori aldatzeko. Baina agertu arte ez dugu 

erantzukizunik? “Gertu ez duenak bere arazoa ez dela 

uste du eta ez duzu egoera hori bizitzen”, adierazi du 

Legarrak. Modu berean, jendartearen enpatia eskatzen 

dute. “Gure umeetaz gain gizarte osoa begiratuz 

garrantzitsuena errespetua, arlo guztietan, dela eta 

gauzak egiteko iniziatiba eta nahia izatea. Adibidez, 

umeekin gaudela galderak egitea: ulertu nauzu? Ondo 

entzun didazu? Nahi duzu aulkia mugitzea? Azkenean 

errespetua eta gogoa izatea dira gakoak”, diote Ulertuz 

elkartetik. 

Sostengua eman eta elkartea ikusarazteko Durangon 

informazioa emango da MARTXOAREN 3an: goizean, 

Andra Mari eliza inguruan eta arratsaldean, Ezkurdi 

plazan. Hurbildu zaitezte! 

 


 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!