Udaberriko oporretarako aisialdi eskaintza antolatu du Berbarok

Anboto 2021ko ots. 19a, 15:46

Aste biko egonaldia antolatu du Berbaro Elkarteak. Interesatuek asteka izena emateko aukera izango dute.  Izen-ematea otsailaren 23tik 25era izango da.

4 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoek euskarazko aisialdiaz gozatzeko, Berbaro Elkarteak Udaberrian Olgetan egitasmoa antolatu du.

Berbaro Elkartetik jakitera eman dutenez, aste biko egonaldia antolatu dute. Lehenengoa, martxoaren 29, 30 eta 31n izango da. Bigarrena, berriz, 6tik 9ra. 

Udaberrian Olgetan egitasmoan parte hartu gura dutenek otsailaren 23tik 25era arte aukera izango dute izena emateko. Elkartekoek izen-ematea Berbaroren webgunetik egiteko gomendioa luzatu diete herritarrei. Hala ere, inork horrela behar izanez gero bulegoan ere egiteko aukera egongo dela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!