71 arbola landatu ditu Durangoko Udalak

Anboto 2021ko ots. 12a, 12:55

Arbola horiek urtero 1.500kg CO2 xurgatzea aurreikusi dute udal teknikariek.

2019an Durangoko Udalak historiako lehen aurrekontu parte hartzaileak egin zituen. Besteak beste, zuhaitz landaketarako kanpainak 859 boto jaso zituen. Aste honetan zuhaitz horiek landatzeari ekin dio udalak, eta otsailaren 8tik eta 19ra bitartean 71 zuhaitz landatuko dituzte. Otsaila bukaeran, gainera, beste 50 zuhaitz landatuko dituzte.

“Aurrekontu parte hartzaileen bitartez durangarrek beraien lehentasunak erakusten dizkigute kasu askotan, eta guk, horrela ulertzen dugulako politika egiteko era, beraien eskariei erantzuten saiatzen gara. Kasu honetan, Durango berdeago baten aldeko beste urrats bat emango dugu”, adierazi dute Aritz Bravo eta Jorge Varela zinegotziek. Zuhaitz horiek urtero 1.500kg CO2 xurgatzea aurreikusi dute udal teknikariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!