Gaizka Olabarri: "Eskerrik asko Jesus, Leopoldo, Nekane baita bezero eta lagun guztiei ere"

Gaizka Olabarri 2021ko ots. 3a, 20:20

Gaizka Olabarriren berba hunkigarriak Hitz liburu dendaren 45. urteurrenaren inguruan.

Hitz liburu-denda 1976ko otsailaren 3an zabaldu zen, San Blas egunez. Jesus Astigarraga eta Leopoldo Zugaza izan ziren bultzatzaileak, eta Nekane Bereziartua langilea, liburu saltzailea. Baina urte batzuk arinago, 70. hamarkadaren hasieran eta liburudenda izan aurretik, arte galeria ere izan zen. Ordutik oraindik Hitzeko paretetan Zumeta eta Balerdiren margolan batzuk eskegita jarraitzen dute.

Urte dezente dira, eta anekdota asko bizi izan dituzte Hitzeko langileek urte  hauetan. Hitzeko bezeroen artean Joseba Sarrionandia idazle iurretarra ere badugu. Oraindik ere liburuak heltzen zaizkio Hitzeko apaletatik Kubara.
2011. urtean Nekanek erretiroa hartu eta nik neuk, Gaizka Olabarrik, hartu nuen bere erreleboa. Bitxikeri moduan esan beharra dago, atzo bertan, 2021eko otsailaren 2an Jesus, Leopoldo eta Nekane -Hitzeko arima- bisitan etorri zirela, bakoitza bere kabuz, baina niri itzelezko ilusioa egin zidan. Ohore bat niretzat.
 
Eskerrik asko eurei hirurei, eta bezero eta lagun guztiei!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!