'Durango' plaka eta San Fausto Iturria mantendu ditu Durangoko Udalak

Anboto 2021ko urt. 25a, 10:33

Lursail horretan  aparkalekua eraikitzen ari dira.

Durangoko Udalak Olleria kalean eraitsitako eraikinetik kendu zuen 'Durango' plaka berria jartzea erabaki du, Talleres Durango (Tadu) fabrika zaharraren ondoko iturriaren ondoan, prentsa oharrean azaldu dutenez. Lursail horretan  aparkalekua eraikitzen ari dira. Azulejuzko plaka historikoa San Fausto iturriaren ondoan jarri dute, eta aparkaleku berriaren hirigintza-proiektuan mantendu da, herriko ondarea zaintzeko. 'PEOU-2 San Fausto’ proiektuak disuasio-aparkaleku berria Gernikako Arbola biribilgunearen inguruan eta Faustebide kalean egingo diren lanak biltzen ditu.

"Gobernu talde honek Durangoko ondare historikoa zaintzeko behar morala du, beraz, San Fausto iturria mantentzea eta eraitsi behar ez izatea derrigorrezkoa iruditzen zitzaigun. Gainera, Durangora ongietorria ematen zigun azuleju plaka durangarrontzat balio historiko eta sentimental handiko objektu sinbolikoa dela uste dugu, eta horregatik leku berri bat eskaini nahi izan diogu merezi duen garrantzia emateko", azaldu du Neskutz Rodriguez zinegotziak.

Iturri hori berritzeaz gain, 'PEOU-2 San Fausto' proiektuak inguruko espaloiak egokitu, bidegorri bat eta oinezkoentzako pasabide berri bat eraiki eta Gernikako Arbolako biribilgunearen inguruan LED argi berria jarriko du. Behin lan horiek amaituta, Zirarmendieta kalea berriz urbanizatzeari ekingo dio Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!