Durangoko Udaleko 70 langilek protesta egin dute udaletxeko pasilloan

Anboto 2020ko abe. 16a, 14:31

Beharginak beltzez jantzita egon dira. Langileak errespetatu, Akordioa errespetatu zioten kartelak zituzten eskuetan.

ELAk prentsa oharrean azaldu duenez, 10:00etan mahai negoziatzailea bildu behar zenez, ordu laurden aurretik, 70 langile inguru batu dira udaletxe barruan, gobernu taldearen bulegoaren inguruan. Beltzez jantzita egon dira beharginak. Langileak errespetatu, Akordioa errespetatu zioten kartelak zituzten eskuetan gobernu taldeari beraien desadostasuna adierazteko. 

"Pena handiz hartzen dogu egoera. Ezkerreko gobernu batekin elkar ulertzea are errazagoa izan beharko litzatekeela uste genuen", diote ELAtik. Lan gatazka honetan hainbat gai dituztela mahai gainean azaldu du sindikatuak : "Lan hitzarmena, SACen egoera, enplegu-eskaintza publikoa, barne promozioak,  errelebo kontratuak". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!