Giller Merino preso durangarra Valentziatik Zaragozara gerturatuko dute

Anboto 2020ko aza. 26a, 16:19

Merino 2000ko urtarrilaren 3an atxilotu zuten, Basaurin (Bizkaia)

Espetxe Instituzion Idazkaritza Nagusiko iturriek ANBOTOri baieztatu diotenez, Giller Merino preso durangarra Valentziako espetxetik Zuerako (Zaragoza) kartzelara lekualdatuko dute. 

Beste preso batzuk ere gerturatuko dituztela informatu dute. Jose Javier Arizcuren, Olga Comes, Joanes Larretxea, Sebasten Jon Gurtubay eta Idoia Martinez dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!