EUSKARALDIA

43 Arigune osatu dira Durangoko Udalaren bueltan, "hizkuntza-ohiturak aldatzeko konpromisoa" hartuta

Anboto 2020ko aza. 23a, 13:27

Durangoko Udala eta haren bueltako erakundeak (Musika Eskola, Astarloa kulturgintza edo Durango Kirolak, adibidez) Arigune lez ari dira parte hartzen Euskaraldian. Udalak Euskaraldian izena ematera deitu ditu herritarrak.

Durangoko Udala Euskaraldian ari da parte hartzen, "modu kolektiboan hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa" hartuta. 43 Arigune osatu dira udalaren beraren, eta haren bueltako entitateen artean. Musika Eskola, Astarloa kulturgintza, Durangoko Kirolak edo Udal euskaltegia daude horien artean, adibidez.

Udalak jakinarazi duenez, udal barruko "lankideekin euskara gehiago egingo da taldean; kanpo ariguneetan, berriz, herritarrei begirako harrera euskaraz eskainiko" dute. "Ahobizi edo Belarriprest bat egongo da harrera-lekuan", azaldu du udalak.

Euskaraldian parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 24an bukatuko da. Udalak bertan izena ematera deitu ditu herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!