Mendizale bat erreskatatu dute Mugarran

Anboto 2020ko aza. 22a, 13:51

Larrialdi zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Mugarra mendian.

Segurtasun Sailak ANBOTOri azaldu dionez, “orkatila bihurritu” du mendizaleak. SOS Deiak-ek sare sozialetan zabaldu duenez, “giharreko ondoeza” dela eta erreskatatu dute mendizalea. Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, erreskatea amaituta, mendizaleak Galdakaoko ospitalera jo du bere kabuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!