Oier Andueza preso durangarra Euskal Herriratuko dute

Anboto 2020ko aza. 11a, 16:15

Artxiboko argazkia.

Andueza Murtziatik Basaurira lekualdatuko dute. 

Espainiako Espetxe Erakundeek bost euskal presoren lekualdatzeak iragarri dituzte. Horietako bi Euskal Herriratuko dituzte, Oier Andueza eta Oskarbi Jauregi. Beste hiru preso Zaragorako espetxera hurbilduko dituzte.  

Berri agentzien arabera, Oier Andueza Murtzia II espetxetik Basaurira lekualdatuko dute. 2001ean atxilotu zuten Andueza eta espetxealdiaren azken zatian Basaurira lekualdatuko dute. 2021eko hasieran bukatuko du kondena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!