Garraio publikoan "segurtasun baldintzak" ez direla betetzen salatu dute ekintzaileek ohar baten bidez. "Espainiako, EAEko eta Nafarroako agintariek ardura indibidualetan jarri dute arreta berriro, osasungintzan, hezkuntzan edo garraio publikoan ematen diren egoeraren aurrean beste aldera begiratzen duten bitartean: polizia asko eta inbertsio gutxi". Autobusetan eta trenetan ematen diren jende pilaketei erantzuteko, puntako orduetan autobus eta tren gehiago jartzeko eskatu dute, besteak beste.
Oharra amaitzeko "Euskal errepublika sozialista eta feminista eraikitzen jarraitzeko" deia luzatu dute.