Durangoko galdeketa

Martxoaren 14an egin gura dute tren geltokiko lurren inguruko galdeketa Durangon

Anboto 2020ko urr. 14a, 11:56

Gaur arratsaldeko osoko bilkuran onartu gura dute galdeketaren inguruko prozedura arautzen duen protokoloa.

Udal arduradunek prentsa oharrean azaldu dutenez, "egun oso garrantzitsua da gaurkoa durangarrontzako". Era berean, udalak eskerrak eman dizkie galdeketa bultzatu duten herritarrei, batez ere,  Erabaki plataforma herritarrari. "Gai honen inguruan durangarrei hitza emango geniela esan genuen gobernura iritsi ginenean, eta dagoeneko eguna zehaztu dugu”, adierazi dute gobernu taldeko kideek.

Asteazken honetan Osoko Bilkuran onartuko den protokoloan zehaztuko dira galdeketaren inguruko xehetasunak, hala nola, bozkalekua, bozkatzeko prozedura, kanpainaren epeak, eta abar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!