400 urtetik gorako tradizioak etenaldia izango du, beraz. Gerediaga elkartearen argazki hau noizkoa den jakin ez arren, jaietakoa zein inauterietakoa izan daitekeela kaleratu zuen ERAZ aldizkariak. Sasoi batean karnabaletan ere askatzen ei zituzten bigantxak Durangoko Alde Zaharrean. Irudi hau Santa Ana plazan aterata dagoela ikusten da.