Durangoko Udalari kirolaren eta jarduera fisikoaren aldeko apustua egin dezan eskatu dio EAJk

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 18a, 19:04
Artxiboko irudia

Talde jeltzaleak prentsa ohar bidez Durangoko Udalari eskatu dio kirolaren eta jarduera fisikoaren aldeko apustua egiteko. Gainera, udal taldeak "hartutako azken erabakiekin kezkatuta" daudela adierazi dute. Bestalde, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak osatzen duten gobernu taldeari erakunde autonomoetako kudeatzaile-postua ahalik eta arinen betetzeko eskatu diete. 

"Kezkatuta gaude gobernu taldearen aldetik Durangoko Kirolakek eskainitako zerbitzuan %46rainoko murrizketa gauzatzeko hartutako erabakiarekin. Kirol-programazioaren murrizketa garrantzitsu honek atzerako urrats bat adierazten du , eta agerian uzten du egungo gobernu-taldeak garrantzi gutxi ematen diola kirolari eta jarduera fisikoari", adierazi dute talde jeltzaleko kideek.

Horrez gain, hori ez da taldea jeltzalea kezkatzen duen kontu bakarra. Hauen ustez, erakunde autonomoetako kudeatzaile-postua betetzea ezinbestekoa da, "figura horrek instalazio guztietako jarduerak koordinatzen baititu".  Bestalde, murrizketa horiek enpleguan eragina izan dezaketela eta gobernu taldeak "kirolean inbertitu" baino gurago duela "beste arlo batzuetara diru hori  bideratu" kritikatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!