Maristak Durangoko ikasle batzuek klaseak online jasoko dituzte irakasle batek positibo eman eta gero

Jone Guenetxea 2020ko irailaren 17a

Irakasleak ez du ikasleekin kontakturik izan ikasturte honetan. Hala ere, prebentzio neurri moduan ikastetxeak online lan egiteko erabakia hartu du.

Maristak Durango Ikastetxeak kontingentzia-plana jarraituz eta prebentzio neurri moduan Administrazio eta Finantza goi-mailako zikloko lan presentziala online formatura "berehala" pasatu du, irakasle batek COVID19-an positibo eman ondoren.

"Zorionez, kurtso hasiera aurretik irakaslea etxean konfinatuta dagoenez, ikasleekin ez du kontakturik izan", argitu dute ikastetxeko arduradunek prentsa oharrean. Prebentzio-neurri moduan eta protokoloari jarraituz, Administrazio lanbide-arloko irakasle guztiei PCR probak egingo dizkiete. Batxilergoa eta gainerako lanbide-arloak aurrera jarraitzen dute normaltasunez ikastetxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!