[EGUNERAKETA] Iurdan Martitegi preso durangarra Zaballako espetxean dago Frantzian zuen zigorra bete ostean

Anboto 2020ko uzt. 9a, 16:37

Gertukoek ANBOTOri adierazi diotenaren arabera, Zaballako (Araba) espetxean igaro du gaua. Hamalau egunez isolatuta egongo dela gaineratu dute, koronabirusaren eraginez espetxeetan ezarri den protokoloaren ondorioz. 

Frantziako epaitegiak ezarritako zigorra bete ostean, Polizia Espainiarraren eskuetan utzi zuten atzo, uztailak 9, Iurdan Martitegi durangarra, Espainian duen espetxe zigorra betetzeko. Martitegi 2009an atxilotu zuten Perpinya (Rosello, Herrialde Katalanak) inguruetan. 2018ko uztailaz geroztik Mont-de Marsango (Landak, Okzitania) espetxean egon da preso, Durangotik 220 kilometrora. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!