Gaur bertan egin du izen-ematea Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeak. Euskaraldiko egunetan, besteak beste, ariguneak sortuko dituzte. Ariguneak euskaraz aritzeko guneek izango dira, euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan. Hemendik aurrera ariguneak antolatzeko lanean hasiko dira Jesuitak Ikastetxean, ohar batean informatu dutenez.
“Herrian eta eskualdean eragile garrantzitsua gara, ikasle eta familia ugari ditugu, eta beraiek protagonista bihurtu nahi ditugu prozesu honetan. Ikastetxe barruan ariguneak sortzea da gure helburua eta aldi berean erronka. Ekimen polita izan daiteke, aurreko edizioak orokorrean bultzada eman zion erabilerari, eta oraingoan ere aukera moduan ikusten dugu euskararen alde gure aletxoa jartzeko”, azaldu dute ikastetxetik Euskaraldira batzeko arrazoiei buruz.