Nevers Ikastetxeak heldutasun teknologikoan maila aurreratua eskuratu du

Anboto 2020ko uzt. 8a, 09:55

Jaurlaritzak teknologia berrien arloko heldutasun mailaren ikuskaritza egin du eta Nevers Ikastetxeak mailarik handiena lortu du: maila aurreratua. 

"Gure irakasleen eguneroko lanari esker eta zentroaren kudeaketa pedagogikoari esker, abangoardian gaude beti eta Nevers familia handi bat dela argi geratu da, bere informazio eta komunikazio prozesuak hobetzeko apustua egunero egiten duen familia handia", azaldu dute ikastetxeko arduradunek. 

Ziurtagiri hau tresna teknologikoei lotuta dago, bai azpiegituren aldetik baita trebakuntza aldetik ere. Errekonozimendu hau lortzeko ezinbestekoa da zentroa behar bezala egokituta egotea Hezkuntza Sailak markatutako helburuetara eta baita ikasle guztien beharrak estalita egotea ere.

Nevers Ikastetxeak 1×1 proiektua erabiltzen du, hau da, ikasle bakoitzak Chromebook bat du LH 5etik DBH 4ra. Proiektu honen bidez, ikasleek gaitasun digitala eskuratzen dute. Aldi berean, idazkaritza edo kudeaketa akademikoa, esaterako, erabat informatizatuta dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!