Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, “gure herriak dituen erronkei erantzuteko gai ez den gobernu baten eta arduraz jokatuko duen gobernu baten artean aukeratu beharko da hilaren 12an”.
Otegik dioenez, "EAJk eta PSEk osatzen dutena etengabeko ukazioan ari den gobernua da: ez abertzale, ez sozialista; ez erabakitzeko eskubidea, ez politika sozial aurrerakoiak”.
Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak ere ekitaldian parte hartu du. “Boto bakar bat ere ez dena agindu baina ezer betetzen ez dutenei”, azpimarratu du Agirrek. Hauteskundeetan alderdiek egiten dituzten promesen inguruan, "bermeak" eskatu behar direla nabarmendu du. "Herri honek arlo nazionalean eta sozialean aurrera egiteko bermea da EH Bildu", gaineratu du. Bestalde lurralde guztietarako gizarte zerbitzuen "sistema publiko bakarra eta kalitatezkoa" sortu behar dela dio Agirrek. Zerbitzu horietako beharginek soldata duina izan behar dutela uste du Bizkaiko zerrendaburuak.