Mikel Uriguenak Maria Oñate zinegotziaren lekukoa hartuko du Durangon

Anboto 2020ko uzt. 1a, 11:00

Herriaren Eskubidea alderdian aldaketa izango da Durango Udalean.

Maria Oñate Herriaren Eskubidea alderdiko zinegotziak kargua uztea erabaki duela adierazi du. Urtebete egin du Oñatek karguan. Orain, haren lekukoa Mikel Uriguenak hartuko du.  "Erronka handia eta polita da era berean. Ilusioa eta beldurra, biak sentitzen ditut. Durangarren alde lan egiteko indarra eta gogoa dauzkat", azaldu du Uriguenak. Herriaren Eskubideak urtebeteko ibilbidea egin du udal gobernuan. "Ideologiez eta alderdiez haratago, denok batera lan egiteko beharra ikusten dut. Udal politikan tentsioak ez du bat ere laguntzen. Ezberdinen artean elkar ulertzera beharturik gaude herritarren alde lan egin nahi badugu", gaineratu du durangarrak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!