Durangoko zapatuetako merkatu txikia Landako Gunean egingo da, ETSk tren geltokiko zabalgunean egitea debekatu ostean

Anboto 2020ko eka. 26a, 20:42

Azken bi zapatuetako merkatua bertan egin da, "arrakasta handiarekin", Durangoko Udalaren arabera. 

Covid-19aren agerpenaren ostean, merkatua osasun eta segurtasun neurriekin egin ahal izateko tren geltokiaren zabalgunean adostu zuten merkatariek eta Euskal Trenbide Sareak; Durangoko Udalak bitartekari lanak egin zituen negoziazietan.

Udalaren arabera,  Landako Gunean egingo da merkatua bi aldeen arteko adostasuna lortu bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!