Mikel Ortegak EAJren zinegotzi kargua hartu zuen atzo Durangoko udalbatzarrean

Anboto 2020ko eka. 25a, 12:29
Mikel Orteaz atzo Durangon izandako udalbatzarrean.

Martxoaren hasieran Ager Sarduy-k libre utzitako zinegotzi kargua hartu du Ortegak.

Mikel Ortega Marañonek (1991, Durango) atzoko udalbatzarrean egin zuen zin bere zinegotzi kargua. Ekonomialaria da eta Eusko Gaztedi-EGI mugimenduan ibili da 2015az geroztik. Bere lehenengo esperientzia izango da udal bateko zinegotzi moduan. Kargua "ilusioz" hartu duela eta "lanerako gogoz" dagoela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!