Bertaratuen arabera, sistemaren "enegarren" krisia da hau, eta osasun larrialdiak "krisia azkartzea" baino ez du eragin. "Egoera zail honetan agintariak betiko errezetak planteatzen tematu dira: baliabideak osasun sistema publikoa indartzera bideratu ordez, presentzia poliziala areagotu dute. Gehien behar dutenei lagundu beharrean, AHT bezalako proiektu txikitzaileetan gastatzen dute gure dirua". Horren aurrean, "bizitza erdigunean jarriko duen sistema bat" eraikitzeko deia zabaldu du Ernaik.