Aurrerantzean astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:30era, eta, 17:00etatik 20:00 etara, zabalduko dute; baita larunbat goizetan ere, 10:00etatik 13:00etara. Covid19aren aurkako segurtasun neurriak errespetatuko dira uneoro, "pertsonen osasuna babestea delako lehentasuna", ohar batean azaldu dutenez.
Lokala durangarren "elkargune" izatea gura dute, "ideak eta proposamenak egiteko espazio egoki bat". Posta bidezko botoa tramitatzen ere lagunduko dute. Lokalaz gainera, telefono bat jarri dute herritarren zerbitzura: 633 40 94 52.