Bizenta Mogel Bibliotekako zerbitzu gehienak martxan daude

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 15a, 09:10

Hainbat segurtasun neurri hartuta gaurtik aurrera bibliotekako ikasgelak zabalik egongo dira. 

Deseskaladaren fase aldaketarekin batera, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak espazio berriak irekitzeko aukera du gaurtik aurrera. Esaterako, segurtasun neurriak errespetatuz, erabiltzaileek bildumetara joateko aukera izango dute, eta etxera eraman nahi duten materiala kontsultatu eta aukeratu ahal izango dute. Gainera, ikasgelak ere irekiko dituzte. Udaletik jakitera eman dutenez, maskara eta gelak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. 

Aforo mugatua:

  • Haurtxoteka: 19 pertsona (espazioan, bi metroko distantzia mantenduz, egon daitekeen pertsona kopurua).
  • Gazte Biblioteka: 19 pertsona (espazioan, bi metroko distantzia mantenduz, egon daitekeen pertsona kopurua).
  • 1. solairua: 50 pertsona (espazioan, bi metroko distantzia mantenduz, egon daitekeen pertsona kopurua).
  •  2. solairua: 16 pertsona (ikasteko postuak dira).
  •  3. solairuko 1. gela: 8 pertsona (ikasteko postuak dira).
  •  3. solairuko 2. gela: 26 pertsona (ikasteko postuak dira).
  • 3. solairuko 3. gela: 7 pertsona (ikasteko postuak dira).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!